TRENEN ENERGIA-ERAGINKORTASUNA OPTIMIZATZEA MUGIKORTASUN IRAUNKORRAGO BATEN ALDE
CAFek bere jarduera-esparrua zabaltzen du flotaren energia-eraginkortasuna maximizatzeko
Energia-kostuen gorakadak kontzientzia handiagoa sortu du energia modu arrazionalago eta eraginkorragoan erabiltzeko beharraren inguruan. Garraio-sektorea, aireko edo errepideko garraioarekin alderatuta, modu eraginkorrena bada ere, flotak energia-eraginkorragoak izatea eta emisioak murriztea eguneroko helburua bihurtu da.
Tren-floten energia-kontsumoan dauden eraginkortasunik eza eta balizko anomaliak detektatzeko irtenbideetako bat da analitika aurreratuen integrazioa. LeadMind-i esker, eguneroko jarraipen, kudeaketa eta kontrol baten bidez, energia-aurrezteko ekimenak definitu ahal dira, mugikortasun iraunkorrago baten mesedetan. Tresna honek tren bakoitzaren energia-gastua ezagutzea ahalbidetzen du, ekimen potentzialen onura kuantifikatzea eta aurrezpen ekonomikoa baloratzea.
LeadMind-eko Energia funtzionalitateak behar ugariri erantzuten dieten ikuspegiak eskaintzen ditu:
Floten kudeaketa, kontrola eta analisia
Energia-kontsumoaren ikuspegi orokor batek erabiltzaileei kontsumo-portaerak aztertzeko aukera ematen die. Panel honek erakusten du zer energia mota kontsumitzen ari den (trakzioa, osagarria, erresistentziakoa eta/edo katenarian birsortua), egunez egun, UTka eta lineaka.

Gidatze-estrategiak
Gidatzeko moduak zuzenean eragiten dio energia-kontsumoari. LeadMind-ek erabiltzaileei aukera ematen die atalen arabera gidatze-profil eraginkorrenak lokalizatzeko, benetako gidatze-datuetan oinarrituta. Emaitzetan, %40 arteko aldeak egon daitezke eraginkorren eta eraginkortasunik gabekoen artean. Gidatze leuna bermatuz, abiadura-mugak errespetatuz eta bidaiarien erosotasuna zainduz, operadoreek benetako datuetan oinarritutako aurrezpen potentzialak aztertu eta estimatu ditzakete.

Katenariaren hartutasuna (receptivity)
Funtzionalitate honek erresistentzietan xahutzen den energia kontrolatzeko eta atalka kuantifikatzeko aukera ematen du. Horrela, balazta birsortzailearen gehiegizko energia jarraitu eta neurtu daiteke, bero gisa xahutzea saihestuz eta ekimen zehatzetarako baliatuz.

Zerbitzuz kanpoko trenetako energia
Azken aukera honek aztertzen du zerbitzutik kanpo dauden trenek —lantegian edo bidaiaririk gabe zirkulatzen dutenean— zer energia mota kontsumitzen duten, zenbat eta noiz.
Mugikortasun berdeago baterako bidean, LeadMind laguntza handia da, UTen energia-gastua ezagutzeko, aurrezteko ekimenen onura kuantifikatzeko eta, horri esker, energia %10 arte aurreztu eta ehunka tona CO₂ emisio saihesteko.
