Eduki nagusira joan
Section backgroundSection background

Trenak

Tranbia eta tren arina

Jasangarritasuna mugimenduan

Trenak

Hiri jasangarriak sortzen

Tren arinen sistemek geroz eta garrantzi handiagoa dute munduko hiri guztietan: trafiko-pilaketaren arazoak murrizteko alternatiba dira eta garraiobide azkar, puntual eta jasangarria eskaintzen dute.

Gure Urbos tranbiek ekodiseinuaren eta irisgarritasunaren eskakizunik zorrotzenak betetzen dituzte, ingurunean integratzen direlako eta prestazioen maila altua eskaintzen dutelako. Hiri bakoitzari identitate propioa ematen diote, haien abangoardiako diseinuari eta malgutasunari esker.

CAFen, mugikortasuneko kontzeptu berritzaile bat dugu: Greentech. Ibilgailu arinei katenariarik gabe zirkulatzeko aukera ematen die.

Urbos

Urbos zoru baxuko tranbien eta metro arinen familia da eta mugikortasun jasangarriarekin eta eraginkortasun energetikoarekin dugun konpromisoa islatzen du. Hiri bakoitzari identitate propioa ematen diote, abangoardiako diseinuari eta malgutasunari esker.

Urbos tranbiek ekodiseinuaren eta irisgarritasunaren eskakizunik zorrotzenak betetzen dituzte, bidaia-esperientzia berdingabea eskaintzeko

Hiri bakoitzerako Urbos bat

1.900 Urbos baino gehiago daude martxan mundu osoko 50 hiri baino gehiagotan. Gainera, tranbien, metro arinen eta tren-tranbien hornikuntzan dugun esperientzia mundu mailan da ezaguna.

Motak

URBOS 100 / 100x

Urbos100ek % 100ean zoru baxua du eta bidaiari guztiak erraz sartu ahal izatea bermatzen du, ez baitu maila edo oztoporik. Urbos 100X % 100ean zoru baxua duen tranbia da eta ardatzak ditu.

Urbos AXL

Urbos AXL tranbiek bogieak dituzte errodadura-organoek errotazio librea izan dezaten kaxarekiko. Hala, kurban hobeto sartzen da eta zerbitzuaren gehieneko abiadura handitzen da.

Urbos 70

Urbos 70eko bidaiarien aretoko erdiko eremuak unitatearen luzeraren % 70 hartzen du eta zoru baxukoa da. Ateak sekzio horretan kokatuta daude.

Urbos TT

Hiriko erdigunearen eta kanpoaldearen arteko konexioa optimizatzeko dago espezifikoki diseinatuta eta lotura azkarra eskaintzen du inguruko hiriekin eta herriekin.

Irisgarritasuna

Pertsona guztientzat diseinatua

Urbos hainbat desgaitasun maila dituzten pertsonen irisgarritasuna hobetzeko dago diseinatuta,

Tranbiaren zorua baxua da % 100ean; izan ere, optimizatutako bogie-sistemari esker, nasatik dagoen altuera minimoa da. Nasen eta tranbiaren arteko tartea murriztu egiten da bidaiarien erosotasuna eta segurtasuna bermatzeko.

Erosotasuna barruan

% 100ean zoru baxuko Urbos tranbiak nasaren altuera berdina du. Ate handiei eta pasillo zabalei eta koskarik gabekoei esker, bidaiariak erraz mugi daitezke ibilgailu osoan zehar.

Urbosek eserleku arinak, modularrak eta aire egokituaren sistemak ditu ahalik eta erosotasunik handiena bermatzeko. WiFi zerbitzua, barruko TFT monitoreak eta/edo LED pantailak ditu bidaiariei informazioa emateko.

Urbos malgutasuna da

Urbos familiak soluzio modularra eskaintzen du hiri eta operazio mota bakoitzaren beharretara egokitzeko.

Konfigurazio malgua3 eta 9 kotxe arteko unitateak.

Zabalera aldakorraHiri-ingurune guztietarako egokia.

GidatzeaNoranzko bakarreko eta bi noranzkotako tranbiak daude, azpiegitura bakoitzera egokitzeko.

Interiorismo pertsonalizatuaModulu balioaniztunak ditu eserlekuen eremuetarako, erreserbatutako guneak mugikortasun urriko pertsonentzat eta haur-kotxe edo bizikletetarako eta ekipajerako.

FREEDRIVE

Katenariarik gabeko Urbos

Greentech Freedrive teknologia da ibilgailu barruan energia biltegiratzeko sistema duen produktuen gure gama (OESS).

Teknologia berritzaile horrek aukera ematen du katenariarik gabe zirkulatzeko hirien artean, partzialki zati batzuetan edo erabat gabe (geltokietan kargatzeko puntuekin). Elektrifikazioa kenduta, nabarmen murrizten dira lineen azpiegituren kostuak eta ikusizko inpaktua ekiditen da hirietako erdiguneetan.

GIDATZE AUTONOMOA

Hiriko garraioaren etorkizuna

Urbos tranbiak etorkizuneko garraioaren beharretara egokitzen dira eta mugikortasuneko soluzio seguru, fidagarri eta jasangarria eskaintzen dute gidatzeko modu autonomoak ezarriz. Ibilgailu horiek hiri eremuetan modu efizientean jarduteko daude diseinatuta eta bidaiarien segurtasuna bermatzeaz gain, eraginkorragoak dira zirkulazioa kudeatzeko garaian.

Hauek dira ezaugarrietako batzuk: ingurunea atzematea, arriskuak identifikatzea, urrunetik gidatzea eta mugimendu autonomoa. Halaber, bidaiarien eremuko segurtasuna egiaztatzeko sistemak eta ibilgailuak modu seguruan kokatzeko sistemak dituzte.

Albisteak