Eduki nagusira joan

CAF preferred bidder aukeratu dute alemaniako ipar Renania-Westfalia eskualdean VRR Niederrhein-Münsterland proiekturako

Alemaniako garraio arloko agintariek, ZV VRR (Zweckverband Verkehrsverbund Rhein-Ruhr) eta NWL (Zweckverband Nahverkehr Westfalen-Lippe) izenekoek, Ipar Renania-Westfalia eskualdeko garraio-operadoreek, igorritako komunikazioa azaltzen da. Idatzia batería bidez propultsatutako 60 tren baina gehiago hornitzeko eta flota mantentzeko zerbitzuak 30 urtez eskaintzeko CAF aukeratu izanari buruzkoa da.

Garraio arloko agintaritza horiek, ZV VRR eta NWL, dira tren eta autobus bidezko garraioaren kudeaketaren zati handi baten arduradunak biztanle kopuru handiena duen Alemaniako estatu federatuan: Ipar Renania-Westfalian. Eskualdeak 18 milioi biztanle inguru ditu eta Düsseldorf da haren hiriburua.

CAFek hornituko dituen unitateek trenen arloko teknologia berritzaileenak izango dituzte, bateria bidez propultsatutako trenak baitira. Gainera, katenariadun bideetan zirkulatzeko gai ere izango dira, eta horixe izango da teknologia mota honekin mundu osoan orain arte adostu den kontratu handiena.

Kontratu honek beste arrakasta bat ekarri du CAF Taldearentzat Alemaniako merkatuan (eskakizun maila zorrotza da merkatu haren ezaugarria) eta duela gutxi sinatu duten kontratu berriaren ondoren iritsi da. Kontratu hura Ruhrbahn GmbH operadorearentzako 51 LRV hornitzeko eta Friburgo hirian kontratua 8 tranbiarekin handitzeko izango da. Hain zuzen ere, CAF Taldeak hainbat proiektu garatu du herrialde hartan azken urteotan tren arloan eta autobusekin.

.