Eduki nagusira joan

Belgikako SNCB operadoreak CAF hautatu du bere tren-flota berria hornitzeko preferred bidder gisa

Deskargak
Deskargatu

NMBSren Administrazio Kontseiluak (SNCB – Belgikako Burdinbideen Elkarte Nazionala), Estatu Kontseiluaren ebazpena kontuan hartuta, gaur baieztatu du CAF dela AM30 trenak garatu, fabrikatu eta hornitzeko kontratuaren preferred bidder-a. Horrela, baimena ematen da hautatutako enpresarekin erosketa-prozesuarekin aurrera jarraitzeko, akordio-marko horren esleipen definitiboa ixteko helburuarekin.

Akordio-marko honek gehienez 170.000 eserleku dituzten unitateak hartzen ditu barne, eta 1.695 milioi euroko hasierako konpromisoa jasotzen du (54.000 eserleku izango dituzten unitateak), akordioa behin betiko ixtearen baldintzapean.

Erabaki horri buruz SNCBk igorritako oharra atxikita doa.

.