Eduki nagusira joan

CAF-ek eta Euskotren-ek Gasteizerako bederatzi tranbia estraluze hornitzeko kontratua sinatu dute

CAFek eta Euskotrenek tranbiaren bederatzi unitate estraluze fabrikatzeko akordioa adostu dute. Ibilgailuek Gasteizen emango dute zerbitzua, Zabalganen. Unitate berriek ia 49 milioi euroko inbertsioa ekarriko dute, eta 2028 eta 2029 artean entregatuko dira pixkanaka. 44 metro eta zazpi modulu, eta irisgarritasunari eta bidaiaren erosotasunari lotutako aurrerapenak izango dituzte.

Bederatzi unitate horiez gain, CAFek parkeko piezak (mantentze-lanetarako beharrezkoak diren ordezko elementuak) hornituko ditu 4 milioi euroren truke, baita gidatzeko simulagailu bat ere (1.190.000 euroko balioa duena).

Irisgarritasun hobea eta erosotasun handiagoa

Tranbia berrien luzera (7 modulu eta 400 pertsonarentzako edukiera) gaur egun zirkulazioan dauden zazpi unitate estraluzeenaren eta une honetan fabrikatzen ari diren hiru ibilgailuenaren berdina izango da. Ezaugarri teknikoei dagokienez, bidaiaren erosotasuna hobetzea dago; izan ere, bero handiko egunetarako klimatizazio-sistema berria izango dute.

Gainera, ibilgailu guztietan neurri espezifikoak txertatuko dira irisgarritasun unibertsalerantz aurrera egiteko; hau da, pertsona guztiek aukera berdinak izatea garraio publiko egokitu eta inklusiboa erabiltzeko. Hala, zirkulazioan dauden unitate guztiak % 100 plataforma baxukoak diren eta indarrean dagoen araudia betetzen duten arren, 12 tranbia berrietan irisgarritasun unibertsaleko parametro berrien araberakoak izango dira seinaleak, ez dute eserleku tolesgarririk izango espazio diafanoagoak sortzeko, eta bereizketa kromatikoa erabiliko da lehentasunezko erabilerako eserlekuetarako, errazago identifika daitezen.

_DSC9114.jpg
.