Eduki nagusira joan

Gelsenkirchen-Bismarkeko tren-biltegiaren lehen harria jartzea

CAFek Gelsenkirchen-Bismarckeko tren-biltegi historikoa eraikitzeko eta modernizatzeko lanei ekin die, lehen harria jartzeko ekitaldi batekin. Etorkizunean, geltoki horretan egingo dira Nihein-Mgünsterland sareko bateriako tren elektriko modernoen mantentze-lanak.

 
CAF GE_Rendering_OJ.jpg
 

2025eko otsailean, CAFek arrakastaz burutu zuen Gelsenkirchen-Bismarck-eko tren-biltegi berria eraikitzeko plangintza onartzeko prozesu konplexua, Munster barrutiko gobernuaren obra-lizentzia eskuratu ondoren. Horri esker, etorkizuneko obrarako eta eraikuntzaren hasierarako beharrezkoak ziren prestatze-lanak egin ahal izan ziren. 

Uztailaren 9an lehen harria jartzeko ekitaldi ofizialarekin, CAF Alemaniako zuzendariak, Ronald R.F. Lünser, Gelsenkircheneko alkate Karin Welgek, Rin-Ruhreko Garraio Elkarteko presidente Oliver Wittkek eta CAFeko Rail Services negozioaren zuzendari Ibon Garcíak Gelsenkirchen-Bismarck-eko tren-barruti historikoa suspertzeko eta modernizatzeko prozesua abian jarri dute, ehun bat gonbidaturen aurrean. Gonbidatuak politika-, enpresa-, administrazio- eta garraio-alorretakoak izan dira.

 
_MGL2103.jpg
 

Zeremonia sinbolikoak ez ditu eraikin berriaren oinarriak jarri bakarrik, izan ere, 14 orratz berri eta 3.500 metro bide berri ere jarriko dituzte. Ibilgailuak entregatzeko bide elektrifikatuen multzo bat eta bateriak aparkatzeko eta azkar kargatzeko eremua ere barne hartzen ditu. Horrez gain, DBren azpiegiturara iristeko bi bide izango ditu trenbide esparruak, bata ekialdean eta bestea mendebaldean. 

90.000 m²-ko lursailean, hiru bideko lantegi-nabe bat eta zenbait eraikin tekniko kokatuko dira, hala nola trenen kanpoko garbiketa-sistemarako instalazio batzuk edo gurpilak prozesatzeko gune bat. Eraikinek, guztira 6.500 m² inguru hartzen dituzte, eta zenbait instalazio tekniko gehigarrirekin osatuko dira. CAFek erabiltzen ez den industria-gune bat berreskuratzeaz gain, eremu horretako hiri- eta ekonomia-berroneratzea sustatuko du, jasangarritasuna, digitalizazioa eta eragiketa eraginkorra uztartzen dituen proiektu teknologiko baten bidez.

 
_MGL2307.jpg
 

2026. urtearen amaierarako amaitzea aurreikusten da. Gordailu berria Bajo Rin-Münsterland eskualdeko sareko ibilgailu-flota berriaren epe luzeko mantentze-lanak egiteko erabiliko da. Ibilgailu horiek 2027tik aurrera pixkanaka martxan jartzea aurreikusten da, diesel trakzioko unitate zaharrak ordeztuz. Horretarako, CAFek Verkehrsverbund Rhein Ruhr (VRR) eta Nahverkehrsverbund Westfalen-Lippe (NWL) operadoreei guztira bateriako 76 BEMU tren elektriko anitz emango dizkie. 

Bateriako unitate elektriko berriak emateak eta mantentzeak nabarmen lagunduko du eskualdeko garraio publikoa modernizatzen. Bai VRR (Verkehrsverbund Rhein-Ruhr), bai NWL (Nahverkehr Westfalen-Lippe) enpresek, garraio publikoko agintari gisa, helburu nagusi hau ezarri dute: beren trenbide-sarean diesel unitateen ordez emisiorik gabeko bateriako unitate elektrikoak erabiltzea.

.