Barruti Federaleko Gobernuaren mendeko Sistema de Transporte Colectivo erakundeak CAF Mexikori esleitu dio Mexikoko Hiriko metroko 1. linearako errodadura pneumatikoko 10 tren hornitzeko kontratua. Dagokion kontratuak gutxi gorabehera 164 milioi euroko balioa du.
Kontratua Metroa egiten ari den azpiegiturak eta unitateak berritzeko proiektuaren barruan dago, eta lehen unitateak 2018ko lehen seihilekoan entregatzea aurrez ikusi dute.
1992. urtean hasi zen CAF Mexikon proiektuak garatzen eta, ordutik, Mexiko hiriko metro-linea ugaritarako unitate asko hornitu ditu. Gainera, mantentze-lanen zerbitzuak ere egin ditu.
Mexikoko hiriburuko metroarekin lankidetza sendo horren ondorioz, nabarmendu behar da 2009 amaieran CAFek jaso zuela 15 urteko iraupeneko kontratu baten esleipena. Kontratua PPS modalitatekoa da (zerbitzuak emateko kontratua), eta metrorako 30 unitate alokatzea ere biltzen zuen, aldi horretan trenen erabateko mantentze-lanaz gain.
Horri guztiari 2008tik egiten ari den horniketa eta ustiaketa gehitu behar zaio, emakida-erregimenean, 50 urtetarako Mexiko Hiria Barruti Federalean, Buenavista-Cuautitlán ibilbidean metroko linean. Horrez gain, orain egiten ari diren eta Mexiko eta Toluca lotuko dituen hiri arteko trenaren proiektua ere gehitu behar zaio; horrek 30 unitate elektrikoren horniketa biltzen du, eta seinaleztatze-sistemaren zati bat eta proiektuaren koordinazioaren eta integrazio-ingeniaritzan ere parte hartuko du.
Hala, kontratu honekin, CAFek Mexikoko merkatuan sendotzen jarraituko du, Mexiko Hiriko metroko tren-hornitzaile nagusi gisa, eta era berean, Amerikako Kontinentean tren-materialen hornitzaile garrantzitsuenetako gisa sendotuko da, bertan proiektu garrantzitsuak garatu baititu, hala nola Estatu Batuak, Brasil, Venezuela, Kolonbia, Ekuador eta Txile.
.