Eduki nagusira joan

Taipei berrirako (Taiwan) kontratua esleitu dute

Hilabete honen hasieran, CAFek esparru-akordioa sinatu du Malaysiako eraikuntza-enpresa entzutetsuarekin (Gamuda Berhad) 23 Urbos tranbia arte hornitzeko. Ibilgailuak Taipei Berriko Xidong eta Keelung hirien arteko lineetara bideratuko dituzte, bertako garraioerakundeak, Rapid Transit Systems Department-ek, operatuta. Kontratuak, gainera, ordezko piezen, gordailutzeko ekipoen eta gidatzeko simulagailu baten hornikuntza jasotzen du. Esparru-kontratuaren zenbatekoa 200 milioi euro ingurukoa izan daiteke jasotako aukera guztiak beteko balira.

CAF - diseño New Taipei City 1-2.jfif

Horixe izango da CAFek Taiwanen egingo duen bigarren proiektua Kaohsiung hirian, herrialdearen hegoaldean, erabat katenariarik gabeko munduko lehen tranbia-linearekin lotutako aurrera eraman ostean. Tren barruan energia biltegiratzeko teknologia berritzailea da, eta sistema katenariarik gabe operatzea ahalbidetzen du, tranbien energia-birkargari esker, ibilgailuak geltokietan aparkatuta dauden bitartean.

Kontratu berri honetan, Gamuda eraikuntza-enpresak gidatuko du proiektu integrala, eta duela bi hamarkada Taiwango merkatuan sartu zenetik CAFek eskuratutako bigarren lorpen handiena izango da. Esleipen horrek, gainera, erakusten du CAFek eta Malaysiako eraikuntza-taldeak behar adinako gaitasun teknologikoa eta industriala dutela eskakizun maila eta balio erantsi handiko mugikortasuneko proiektuak lortzeko. Proiektu berriak bi enpresen ibilbidea eta, lan egiteko garaian erakutsitako gaitasuna eta esperientzia kontuan hartuta, Taiwaneko agintariek erakutsitako konfiantza indartuko du.

Taipei Berria da herrialdeko udalerririk handiena. 4 milioi biztanle inguru ditu, eta proiektua Taipei Berria metropoli eremuan aurrera eramaten ari diren azpiegitura-ekimen garrantzitsu baten parte da. Ekimen horren helburua da inguru horretako trenbide-garraioaren eskaera gero eta handiagoari erantzutea. Zehazki, Xizhi-Donghu (Xidong) lehen linea hau 6 kilometro ingurukoa izango da, erabat goratua. Sei geltoki eta unitateen biltegia izango ditu, material ibilgarriaren hornidura eta operaziorako behar diren sistemak barne.

CAFek hornituko dituen ibilgailuak Urbos plataformako unitateak izango dira. Aluminioz fabrikatutako 9 modulukoak izango dira eta 55 metro baino gehiagoko luzera izango dute. Unitate bakoitzeko gehieneko edukiera 615 bidaiarikoa izango da eta erabat irisgarriak izango dira mugikortasun murriztuko pertsonentzat. Horrekin lotuta, gainera, azpimarratu beharrekoa da unitate horiek ibilgailu mota horietako teknologia moderno eta aurreratuenarekin ekipatuta egongo direla. Hala, diseinatzeko garaian, eskualdeko baldintza klimatiko bereziak eta Taipei Berriko metropoli eremuko biztanleriaren dentsitate handiaren ondorioz sistemak ezarritako eskakizunak hartu dira kontuan.

CAF - diseño New Taipei City 3-5.jfif

Esleipen berri honek agerian utzi du hiri eremuan mugikortasuneko soluzioen merkatuko liderren artean CAFek betetzen duen posizioa, eta batez ere, tranbiekin lotutakoa. Hala, dagoeneko CAFeko unitateak zirkulazioan dauden 50 hiri baino gehiagoko zerrendari gehitu zaio Asiako hiria. Hiri horietako batzuk dira hauek: Stockholm, Lieja, Sydney, Luxenburgo, Birmingham, Maurizio, Houston, Budapest, Oslo, Lisboa, Boston, Zaragoza edo Sevilla, besteak beste.

.