Eduki nagusira joan

CAFek mantentze-biltegi berri bat inauguratu du Manchesterren

CAFek Lowry Parken (Manchester) ireki ditu bere zerbitzu-instalazio berriak, Erresuma Batuan CAFen tren-zerbitzuen negozioarentzat estrategikoki kokatuta dagoen hirian, bere bezero nagusietako batzuen operazioen hurbiltasunagatik.

Instalazio berriek 5.000m2-ko azalera dute, eta 10 milioi libera esterlinako inbertsioa. Instalazio horiek gurpilak eta bagoiak bezalako osagai gakoen mantentze-lanak eta berrikuspen-lanak egiteko erabiliko dira, eta beren jardueraren irismena laster handitzea aurreikusten da, trenbide-zerbitzuen hurrengo belaunaldiari euskarria emateko helburuarekin.

Instalazio berriek eskainiko duten ahalmen handiagoak erantzun-denbora hobeak eta floten fidagarritasun handiagoa bermatuko ditu, mantentze-zerbitzu seguruagoak eta eraginkorragoak eskainiz, eta, horrela, flota horien epe luzeko errendimenduan lagunduz.

Inbertsio honek CAFek Erresuma Batuko trenbide-industriarekin epe luzera egindako apustua isladatzen du; izan ere, Newporten (Gales) trenak fabrikatzeko duen lantegi modernoaz gain, hainbat bezeroren mantentze-lanetarako 14 kontratu kudeatzen ditu gaur egun zerbitzuen negozioan.

IMG-20260625-WA0034.jpg
.