Eduki nagusira joan

1.000. Urbos tranbia atera da fabrikatik

Deskargak

CAFek mugarri historikoa lortu du bere Urbos plataformako 1.000. tranbia fabrikatik atera baita. Hasiera-hasieratik, ibilgailu hori jasangarritasunaren eta berrikuntzaren ikurra izan da. Unitate horrekin, plataformak arrakasta handia izan duela berresten da, eta konpainiak hirimugikortasun jasangarriko soluzioetan mundu mailako erreferente gisa betetzen duen postua sendotu da.

CAF Urbos 1000 (Zaragoza) 2.jpg

2006an garatu zenetik, Urbos plataforma fidagarritasunaren, berrikuntzaren eta zerbitzua eskaintzen duen hirietara egindako egokitzapen kulturalaren ikono bihurtu da. 2010ean jarri ziren martxan lehen unitateak Sevillako Metrocentroko (tranbia-sarea) linean, eta, urtebete geroago, Zaragozako tranbiaren proiekturako unitateak iritsi ziren. Gaur egun, Urbos tranbiak 19 herrialdetako 38 hiritan dabiltza, eta kopuru hori etengabe hazten ari da. Izan ere, gaur egun, CAFek martxan dituen proiektuak kontuan hartuta, hurrengo urteotan, Urbos ibilgailuak dituzten hirien kopurua 50 ingururaino igoko da. Hiri horien artean, honako hauek aipa ditzakegu: Belgrado, Sydney, Málaga, Birmingham, Cincinnati, Amsterdam, Oslo, Sevilla, Granada, Nantes, Kaohsiung, Friburgo, Maurizio, Kansas, Budapest, Luxenburgo, Canberra, Anberes, Lieja eta Lisboa.

CAF_Lieja_105.jpg

Azken 14 urteotan, CAFen Urbos unitateek arrakastaz bete dituzte beren garapenean ezarritako helburuak eta erronkak, eta milioika kilometro egin dituzte. Distantzia hori, gutxi gorabehera, munduari bira 15.000 aldiz ematearen baliokidea litzateke.

Horrek guztiak CAFek mundu mailan duen presentzia berresten du eta are gehiago baieztatzen du hori beste datu batek: ibilgailuen plataforma horrek nazioarteko produkzioa izan du. Izan ere, 5 herrialdetan banatuta, CAF Taldeko 8 lantegitan fabrikatu izan da eta, zehazki, honako instalazio industrial hauetan: Beasain, Zaragoza, Irun, Linares, Bagnères de Bigorre (Frantzia), Newport (Erresuma Batua), Elmira (Estatu Batuak) eta Dunakeszi (Hungaria).

Tranvia de Zaragoza_Mercado v05 Color.jpg

Plataforma honen beste ezaugarrietako bat da jasangarritasunarekiko duen konpromisoa. Hain zuzen ere, ez dugu ahaztu behar hauxe izan zela Produktuaren Ingurumeneko Aitorpena (EPD) lortu zuen lehen tranbia mundu mailan (2011. urtean). Gaur egun, fabrikatzeko erabiltzen diren materialen % 20 baino gehiago dira birziklatutakoak eta, gainera, egunero, milioika CO₂ tona atmosferara isurtzea ekiditen dute.

Azkenik, nabarmendu behar dugu produktuaren garapenean etengabe berrikuntzan inbertitu dela, eta horren ondorioz teknologia aitzindariak aplikatu ahal izan direla Urbos plataforman. Horren ondorioz, ontziratutako energia duen lehen tranbia bihurtu zen eta, horri esker, sarean katenariarik gabe zirkulatzeko aukera du. Gaur egun, CAF da segmentu horretako liderretako bat, eta hornitutako floten % 25 OESS (On Board Energy Storage System) sistemarekin ekipatuta ditu. Horrez gain, nabarmendu beharrekoa da indukzio bidezko energia jasotzeko sistemen garapena, unitateen arteko akoplamendu birtualen bidezko funtzionamendua edo, orain gutxi, gidatze autonomoa. Azken horrekin lotuta, frogatu da posible dela ibilgailua handik kilometro askotara dagoen kontrol-zentro batetik urrunetik gidatzea.

Gaur egun, 2,5 milioi lagunek erabiltzen dituzte egunero Urbos tranbiak bost kontinentetan banatuta dauden hirietan. Pertsonetan oinarrituta diseinatutako ibilgailua da, operadore bakoitzaren kultura eta eskakizunetara egokituta dagoena, betiere bidaiariarentzako erosotasun handiena bilatuz. 1.000. unitatearen fabrikazioarekin lortutako mugarri honekin, CAFek berretsi egin du hiri-mugikortasun jasangarriarekin, berrikuntza teknologikoarekin eta industria-bikaintasunarekin duen konpromisoa.

JAZ_827796.jpg
.