Eduki nagusira joan

ZIURMAT: Azpiegitura elektrifikatuetan energia-biltegiratzearen segurtasun termiko integralerako material eta arkitektura aurreratuen ikerketa

Exp: ZE-2026-00019
ZIURMAT: AZPIEGITURA ELEKTRIFIKATUETAN ENERGIA-BILTEGIRATZEAREN SEGURTASUN TERMIKO INTEGRALERAKO MATERIAL ETA ARKITEKTURA AURRERATUEN IKERKETA. 
Parte hartzen duen sozietatea: CAF Power & Automation
Hasi - Amaitu: 2026 – 2028

ZIURMATek material familia berria eta geruza anitzeko arkitekturak ikertzen ditu, isolamendu termikoa ahalik eta gehien handitzeko eta bateria eta sistema elektrifikatuetan thermal runaway aren aurrean segurtasun integrala bermatzeko. Soluzio pasiboak (aerogelak, aparrak, material mikroporotsuak eta su erresistenteak diren hesiak) sentsorikarekin eta laborategiko balidazioarekin uztartzen ditu, industrializazio eta automatizazio irizpideak txertatuz. Mugikortasunerako eta ESS/BESS aplikazioetarako pentsatua dago, baita ingurune kritikoetarako ere, hala nola trenbidea, sektore nautikoa eta eraikuntza.

Proiektuak, EGEFen esparruaren barruan (“Europa egiteko modu bat”), Europar Batasunaren finantzaketa jaso du NextGenerationEU funtsen bidez, eta Eusko Jaurlaritzaren diru-laguntza du, Industria, Trantsizio Energetikoa eta Iraunkortasuna Sailaren aldetik, HAZITEK laguntza-programaren barruan.

.